Kazetaritzan eta argazkilaritzan hasi nuen nire lan ibilbidea.
Ama izan nintzenean, haurren munduak bidaia berri batera eraman ninduen.
Haur Hezkuntza ikasi nuen eta 10 urtez hezkuntza publikoan aritu nintzen.
Psikomotrizitatea ezagutzean, nire bidea aurkitu nuen. Aucouturier psikomotrizitatean formatu nintzen, eta ondoren psikomotrizitate terapeutikoan sakondu nuen.
Hainbat zentrotan psikomotrizista bezala lanean aritu ondoren, nire proiektua martxan jarri dut Zaldibian.
Gorputzetik, Gorputzera.
Psikomotrizitate saioak eskaintzen ditut haurren garapen integralaren prozesuan bidaide izateko.
Jolasa eta mugimendua dira lan tresnak, epairik gabe, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta segurtasuna oinarri hartuz.
Prozesua sistemikoa dela ulertzen dut, horregatik, familia eta eskolarekin elkarlana ezinbestekoa da prozesu osoan zehar.
Psikomotrizitatea haurraren garapena ulertzeko eta laguntzeko modu bat da, gorputza, mugimendua eta emozioak elkarlotuta daudela kontuan hartzen dituena.
Haurrek mugimenduaren eta jolasaren bidez adierazten dute sentitzen dutena. Horrela eraikitzen dute beren nortasuna, konfiantza eta munduarekiko harremana. Psikomotrizitate gelak, prozesu hori ahalbidetzen du.
Gorputzaren ezagutza, mugimendua, emozioen adierazpena, konfiantza eta besteekiko harremanak modu naturalean lantzen dira.
Haurraren garapenean zalantzak daudenean, zailtasunen bat antzematen denean edo, besterik gabe, bere garapena modu osasuntsu eta errespetuz lagundu nahi denean.
Emozioen kudeaketa (agresibitatea, frustrazioa, beldurrak,…).
Harremantzeko zailtasunak.
Gurasoengandik banatzea.
Gainmugimendua berezitasuna.
Esfinterren kontrola.
Tik-ak, etab.
Gaitasunak lantzea, zailtasunak eraldatzea eta garapen integralaren bidaide izatea: fisikoa, emozionala, mentala eta soziala.











